Uztailaren 1etik 5erako ekitaldietarako sarrerak esleituak

Hastear da Kultur Bira! Uztailean sartzearekin batera, asteazken honetan bertan Herriko Artixten eskutik estreinatuko da hilabete osora hedatuko den kultur zikloa. Adi, uztailaren 1etik 5eko ekitaldietarako sarrerak bart esleitu ditu antolakuntzak. Adi beraz, usurbilkultura. eus ataritik hitzorduotarako izena online eman zenutenok. Jakinarazpena, web orri horretan eman zenuten helbide elektronikoan jasoko duzue.