Abadiñoko San Trokaz jaiak 2020 (online)

Abadiñoko San Trokaz jaiak 2020 (online)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Abadiñoko Udala

Noiz

12/05/2020-etik 17/05/2020-era

Abadiñoko Udalak hasiera emango die gaur San Trokaz jaiei, etxetik ospatzeko jai-egitarau batekin. Jaiak hilaren 17an amaituko dira. Jaiak girotzeko, Udalak dei egin die herritarrei, eta bereziki ume eta gazteei, marraztu dezaten Gerbas oihal edo izara batean eta jar dezaten gero etxeko leiho nahiz balkoian. Arratsaldeko hiruretan, "Youtube" bidez eskainiko den tailer batek erakutsiko du nola egin irudi horiek. Gero, 20:10ean txupinazoak hasiera ofiziala emango die jaiei. Maiatzaren 15ean, 17:00etan, Gorakada taldeak "Moby Dick" antzezlana eskainiko du Interneten. Hilaren 16an, 12:00etan, jaien giroketari buruzko tailer bat egingo da, eta, 17:00etan, Maider Alcelay ipuin kontalariak "Nire etxetik zuen etxera, ipuina kontatuko du, nahi duenak zuzenean jarrai dezan www. pscp. tv/ helbidean. Hilaren 17an, 20:10ean, jai amaierako txupinazoa botako da. Udalak prozesu parte-hartzaile bat antolatu zuen jai-egitaraua prestatzeko, eta webgune bat sortu du https://santrokazjaiak. eus/ helbidean, jaietako ekitaldiak jarraitzeko eta jaien gaineko argazkiak igotzeko.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak