Nontzeberri

Bardoetako lehen faseko azken saioak

Bardoetako  lehen  faseko  azken  saioak
Gaur iluntzean, Lesakan, Leitzan eta Otsagabian, izango dira  Bardoetako lehenengo faseko azken hiru saioak. Behin amaituta, finalaurrekoetan ariko diren sei taldeak jakinaraziko dira.

Lesakan izango da gaurko lehen saioa. Arrano Elkartean jokatuko da, 19:00etatik aurrera, eta bertan izango dira herriko Arranopola eta Barañaingo Bertsopiztiak taldeak.
Leitzan 19:30ean hasiko da beste saioa, eta Atekabeltz Gaztetxean izango da. Etxeko Atekaberts komeni eta Barañaingo Hego haizea taldea izango dira parez pare.
Otsagabiako saioa Gartxot Elkartean izango da, 20:00etan hasita. Erroak herri horretan dituen Amortziaren eliobak taldea eta Sakaña talde bisitaria izango dira kantuan.

Gaurkoen ostean, finalaurrekoetan sartuko da lehiaketa. Tuteran eta Anizen (otsailak 29), Atarrabian (martxoak 6), Tafallan (martxoak 7), Goizuetan eta Jaunsaratsen (martxoak 14) izango dira finalaurrekoak. Hiru kanporaketa dira guztira.