Jon Plazaola: "Tu-Tum, Platz!"

Jon Plazaola: "Tu-Tum, Platz!"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

sestao.eus

Non

Sestaoko Musika Eskola

Noiz

18/10/2024

Jon Plazaola bere hasierara itzuli da, “Tu-Tum, Platz!” umore ikuskizun berriarekin. 23 urte igaro dira eszenatokiaren gainean lehen aldiz agertu zenetik stand up bat egiteko eta formatu horri berriro heldu dio, 23 urte zaharrago, jakintsuago eta kabroiago delarik. Ordubeteko barre-algarak aski izango dira jakiteko ea denboraz, ardo ona bezala, ondu edo, alderantziz, ardorik merkeenaren moduan, mikaztu egin den. Urretxun, Gipuzkoan, jaiotako JON PLAZAOLAk aktore gisa duen talentuaz gain, umorista, aurkezle eta gidoilari lanetan erakutsi duenaz ere gozatzeko aukera eman digu. Antena 3 kateko Allí Abajo telesailean egin zuen Iñaki pertsonaiak estauan ospea eman zion, eta duela gutxi zinema-aretoetan ikusi ahal izan dugu Kepa Sojoren La pequeña Suiza eta Nacho G. Velillaren Villaviciosa de al lado film luzeetan; eta antzerkian, Carles Alberolak idatzi eta Begoña Bilbaok zuzendutako Mandíbula Afilada lanean. - Iraupena / Duración: 60 minutu / minutos
- Konpainia / Compañía: JON PLAZAOLA
- Antzezleak / Intérpretes: Jon Plazaola

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak