"20.000 especies de abejas"

"20.000 especies de abejas"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

plentzia.eus

Non

Astillero Plaza

Noiz

23/07/2024

Cocok zortzi urte ditu, ez du bat egiten besteek dituzten espektatibekin, eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote, baina ez du bere burua islatuta ikusten ez izen horretan, ezta besteen begiradan ere. Bere ama Anek (Patricia López Arnaiz), krisi profesional eta sentimentalean murgilduta, oporrak aprobetxatuko ditu bere hiru seme-alabekin amaren etxera joateko. Han bizi dira ama Lita (Itziar Lazkano) eta izeba Lourdes (Ane Gabarain), erle hazkuntzarekin eta ezti ekoizpenarekin lotura estua duena. Beren bizitza aldatuko duen uda horretan, belaunaldi ezberdinetako hiru emakume horiek beren zalantzei eta beldurrei egin beharko diete aurre. Eta Anek, azkenean, zintzoa izan beharko du bere buruarekin. Fitxa- Gidoigilea eta zuzendaria: Estibaliz Urresola Solaguren
- Ekoizle exekutiboak: Lara Izagirre, Valérie Delpierre
- Produkzio etxeak: Gariza Films, Inicia Films
- Produkzio etxe elkartua: Sirimiri Films
- Aktoreak: Sofía Otero, Patricia López Arnaiz, Ane Gabarain, Itziar Lazkano, Martxelo Rubio, Sara Cózar, Miguel Garcés, Unax Hayden, Andere Garabieta
- Argazki zuzendaria: Gina Ferrer García
- Muntaketa: Raúl Barreras
- Soinua: Eva Valiño
- Soinuaren diseinua: Koldo Corella, Xanti Salvador
- Arte zuzendaria: Izaskun Urkijo Alijo
- Figurinista: Nerea Torrijos
- Makillajea eta ile apainketa: Ainhoa Eskisabel
- Castinga: Noma Acting
- Zuzendari laguntzailea: Silvina Guglielmotti
- Produkzio zuzendaria: Pablo Vidal
- Hizkuntza: gaztelania, euskara, frantsesa
- Iraupena: 125 minutu
- Banaketa: Bteam Pictures
- Nazioarteko salmentak: Luxbox20. 000 especies de abejas, aniztasunari gorazarre (KULTURKLIK BEREZIA)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak