Museoen Nazioarteko Eguna 2020, Zumalakarregi Museoan

Museoen Nazioarteko Eguna 2020, Zumalakarregi Museoan

Gertaeraren datuak

Antolatu du

igartubeitibaserria.eus

Non

Zumalakarregi Museoa

Noiz

18/05/2020

“Dastatu museoa” ekimenarekin Zumalakarregi Museoa denbora eta espaziotik haratago esploratzeko aukera ematen digu. Museoaren bilduman arakatzen dugu Tomas Zumalakarregiren necessaire, kanpainan erabiltzen zen objetua eta zehazki, bere edalontzia ezagutzera emanez. Jeneralak oso gustoko zuen txokolate beroa edateko erabilia izan zena, eta XIX. mendeko Euskal Herrian tradizio handiko edaria izana. Hari honi jarraituz Rafa Gorrotxategi tolosarrak, gehiago kontatuko digu elikagai honen inguruan eta etxean egin dezakegun errezeta eta trikimailuekin iraganeko eta egungo jakintza uztartuko ditu. Museoaren jarraitzaileei errezeta etxeetan prestatu eta hau sare sozialen bidez banatuz zozketa batean parte hartzeko gonbita luzatzen diegu. Dastatu Zumalakarregi Museoa!Gipuzkoako Foru Aldundiko hiru museoek, Euskal Itsas Museoak, Igartubeiti Baserri Museoak eta Zumalakarregi Museoak, ondarearen eta gaurkotasunaren artean, ildo nagusi gisa gastronomia, kulturen arragoa, oinordetutako memoriak eta munduko ohiturak, aukeratu dute.  Helburua museoetako bildumak beste ikuspuntu batzuetatik eskuragarri jartzea da, gastronomiak adierazten duen kultur aniztasunaren bidez museoetako ondarearen zati bat esploratzea, museoa dastatzera eta beste ahots batzuek kontatutako beste ondare batzuk erakustera gonbidatzea da. Azken finean, gure kultur gastronomikoa osatzen duten osagai asko urrunetik etorri dira eta kultur aniztasunaren emaitza dira eta museoek kulturen arteko elkargunea izan nahi dute. Gainera, museoek beraiengandik hurbil dauden eta baldintza konplexuak bizi dituzten eragile horiekin bateratzea nahi izan dute lankidetza horrekin, egoera zail honetan lotura horiek indartzearen garrantzia erakusteko. Museoen Nazioarteko Egunaren helburua museoek kultur hartu-emanerako, kulturak aberasteko, elkar ulertzeko, elkarlanean aritzeko eta herrien arteko bakea garatzeko duten garrantziaz kontzientziatzea da. Maiatzaren 18an edo egun horren inguruan 40 urte baino gehiagoz antolaturik, aurten, kobid 19ren eraginez, bi fasetan egingo da: bata, maiatzaren 18an, formatu digitalean, eta bigarrena, azaroaren 14tik 16ra, in situ jarduerak eginez.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak