Eibarrek 0-1 galdu du Madrid CFF-ren aurka Unben

Eibarrek 0-1 galdu du Madrid CFF-ren aurka Unben
Sociedad Deportiva Eibarko emakumezkoen lehen taldeak 0-1 galdu du Madrid CFFren aurka, Iberdrola Lehen Mailako hirugarren jardunaldian. Hau du talde armaginak maila gorenean hartzen duen lehen porrota. Talde madrildarra aurkari zaila izan da, eta ondo egin dio aurre eibartarren presio altuari. 

Lehen zatian talde biak nor baino nor lehiatu dira balioaren jabetzarekin egiteko, eta gol aukera garbiena Eibarrek izan du. Adulek indartsu jaurti du area kanpotik, baina atezain madrildarrak bikain erantzun du baloia kornerrera bidaliz. 

Bigarren zatian Madrid CFF gehiago izan da. Hala ere, lehen gola ez da 70. minutura arte iritsi. Priscilak egin du, ezker jaurtiketa on baten ostean. Eibarrek berdinketa bilatu du, baina ezinezkoa izan zaio.