Ideologia eta konpromisoaren gaineko errepasoa

Ideologia  eta  konpromisoaren  gaineko  errepasoa
Tartean Teatro taldeak Biba Voi. Dario Fo eta Franca Rame Akorduan lana eskainiko du gaur EHUko Bizkaia Aretoan, 19:30etik aurrera. Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga dira dramaturgo italiarren testu hautatuak euskarara ekarriko dituzten protagonistak. XX eta XXI. mendean, bizitza betearen aldeko apustua egin zuten bi pertsonen azpimarragarriren inguruko obra da hori.

Patxo Telleriak idatzitako gidoiaren bitartez, antzezleek Dario Foren (Literatur Nobel Saria)  testu batzuk irakurriko dituzte, eta era berean, Franca Rameren bizitza artistikoaren, eta bion lanen, ideologiaren eta konpromisoaren gaineko errepasoa egingo dute.
Beste figura batzuk ere interpretatuko dituzte aipaturiko bi artista horien bizitzan publikoa murgilarazteko. Gainera makina bat antzezlan erabiliko dituzte horretarako, tartean, Anarkista baten ezusteko heriotza (Julia Marinek itzulita), Pistolaren begi zuri beltzak (Jon Aurrek itzulita), Lazaroren berpizketa (Patxo Telleriak itzulita) eta Emakume guztiok dugu historia bera (Xabi Paiak itzulita).

Lan horren gaineko datu zehatzagoak hemen topatu ahal dituzue.