Arriaga Antzokiaren 130. urteurrena ospatzeko kontzertua

Arriaga Antzokiaren 130. urteurrena ospatzeko kontzertua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

teatroarriaga.eus/

Non

Arriaga Antzokia

Noiz

31/05/2020

Ponchielliren “La Gioconda” oberturaren interpretazioarekin Joaquín Achucarro eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) protagonista dituen oso kontzertu bereziari emango zaio hasiera, Arriaga Antzokiaren 130. urteurrena ospatzeko kontzertuari alegia. 1890ean, baita ere maiatzaren 31n, aurreneko emanaldia eskaini zuen Arriaga Antzokiak, zein eta “La Gioconda” lanarena. Hortaz, handik gatoz. Eta non gaude orain? 2020ko maiatzaren 31n. Gure eszenatokitik, milaka artistek txunditu gaituzte. Arriaga Antzokia zutabe kulturala dela bistakoa da, publikoa hunkitzen jarraitzen duena. Zutik irautea lorpen handia da, argi dago. Baina hunkitzen jarraitzeak harrotzen gaitu, hori da erronka. Emozioari helduta denborak aurrera egitearen ikuspegi horrek aurten beste urteurren garrantsitzu batekin elkartzen gaitu: Beethovenen jaiotzaren 250. urteurrena dugu. Horregatik, bi urtemugak batu eta biak behar bezala ospatu baino ideia hoberik ba al dago? Aukera aparta da zuzenean entzuteko piano eta orkestrarako (nº 4 en Sol mayor, op. 58, esaterako) kontzertua. Eta batek daki… beharbada maisuak eta orkestrak bestelako sorpresarik eskainiko?- Pianoa: Joaquín Achúcarro
- Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)
- Zuzendari musikala: Erik Nielsen
- Produkzioa: Teatro Arriaga

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak