Londro eta Jesús Guerrero

Londro eta Jesús Guerrero

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.flamencoonfire.org

Non

Bardenas Reales egoitzaren balkoia

Noiz

26/08/2020

Flamenco On Fire 2020 jaialdiaren barruan. Miguel Ángel Soto Peña, Londro (Jerez de la Frontera, 1976) 12 urte zituela hasi zen kantuan jaialdi eta peña flamenkoetan, eta 1992an egin zuen bakarkako lehen saioa, Sevillako Imperial Antzokian. Handik bi urtera, Gerardo Núñez gitarristak Amor brujo bere ikuskizunera eraman zuen. Madrilera bizitzera joana, Nuevo Ballet Español konpainian prestakuntza bururaino eraman eta dantza munduko lehen figurentzat abestu zuen: Joaquín Grilo, Antonio Canales, Belén Maya eta Sara Barasentzat, hain zuzen. Azken urte hauetan, gora egiten segitu du Londroren ibilbide artistikoak, bailaoreen belaunaldi berrian sartuta; besteak beste, Israel Galván, Andrés Marín edo Isabel Bayónekin arituta, eta Luna de enero diskoa plazaratuta. Londrok kantu garbiko errezitaldia emanen du Flamenco on Firen, hasi zenetik honat eskuratutako heldutasunaren emaitza, Jesús Guerreroren (San Fernando, 1985) gitarrak lagundurik. Guerrero hamaika urterekin hasi zen gitarra jotzen, José Luís Balao maisuaren eskutik. Birtuosismoa du ezaugarri, bai eta sormen handia ere. Hori dela eta, egungo panorama flamenkoaren figurarik nabarmenetakotzat jotzen da. Horrela, hainbat artistak jo dute harengana, hala nola Niña Pastorik, Miguel Povedak, Argentinak eta beste batzuek. Irakasletzan diplomaduna da Cadizko Unibertsitatean, Hezkuntza Musikalaren espezialitatean. Akonpainamenduko Gitarristarik onenarendako Flamenco Hoy 2014 saria eskuratu zuen, flamenkoan espezializatutako kritika nazionalak emana.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak