Sedekerskisek lesioa dauka ezkerreko hankan
Baskoniak jakinarazi duenez, Tadas Sedekerskisek "giharretako lesioa" du ezkerreko hankan, eta lesioaren bilakaerak markatuko du haren itzulera. Baskoniako kapitainak Izar Gorriaren aurkako partidan hartu zuen min, eta ondoren egindako probek erakutsi dute "ezker izterreko muskulu aduktorean lesioa" duela. Gasteizko klubaren arabera, jokalaria klubeko osasun zerbitzuekin lanean ari da, lehenbailehen sendatzeko, eta "horren bilakaerak zehaztuko du noiz itzuliko den taldekideekin lanera".
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.