UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020: "Hizkuntza gutxiagotuen biziberritzea eta garapen iraunkorra"

UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020: "Hizkuntza gutxiagotuen biziberritzea eta garapen iraunkorra"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

ueu.eus

Non

Miramar Jauregia

Noiz

16/09/2020-etik 17/10/2020-era

UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan. Nazio Batuen 2030 Agendan ez da lotzen garapen iraunkorra hizkuntza eta kultura aniztasunarekin, are gutxiago hizkuntza gutxiagotuekin. Aldiz, euskaldunok lotura hori eraikitzan ari gara euskararen biziberritzea eta giartearen garapena aldi berean landuta.  Hizkuntzaren garapen-indarra ikus daiteke beste zenbait herrialde edo hizkuntza-komunitateetan ere, adibidez, Kolonbiako nasatarren artean. Erronka horri buruz jarduteko, nazioarteko hainbat adituren gogoetak ekarriko ditugu, horrela, gaiari buruzko lanak biltzen dituen liburu baten aurkezpenaz gain, Euskal Herriko, Latinoamerikako eta Afrikako (Kameruneko) adibideak aurkeztuko dira ikastaroan. HELBURUAKGarapen iraunkorrerako lankidetzaren eta hizkuntza kooperazioaren arteko lotura azaltzea eta haien arteko harremanaren gaineko ezagutza zabaltzea.

Hizkuntzen biziberritze prozesuetan hain ezagunak ez diren ezaugarrietan sakontzea.

Hizkuntza gutxiagotuen garapen-balioa ezagutaraztea.

Euskal Herriko eta munduko hizkuntza gutxiagotuen (eta herrien) arteko elkartasun sareak ezagutaraztea eta berriak sortzea.

Hizkuntza gutxiagotuan oinarritutako hezkuntza eleaniztunen garapen-balioen ezagutzan sakontzea.

Hizkuntza aniztasunaren eta hizkuntza gutxiagotuen aldeko ezagutzan sakontzea eta haiekiko sentiberatasuna indartzea. Jarduera nori zuzenduta- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
- Hezitzaileak, gobernuz kanpoko erakundeak, kazetariak, politikariak. . . Egitaraua 2020-09-16 09:00 - 09:15

Erregistroa eta dokumentazio-banaketa 09:15 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

- Ines M. Garcia Azkoaga UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra - Katedrako arduraduna 09:30 - 10:30

“"Hizkuntza aniztasuna, hizkuntza gutxiratuen biziberritzea eta garapen iraunkorra" liburuaren inguruan“

- Itziar Idiazabal Gorrotxategi UPV/EHU - Ikertzailea 10:30 - 11:00

Geldiunea 11:00 - 12:00

“Kameruneko hizkuntza aniztasunaren egoera“

- Gabriel Delmon Djomeni Yaoundé I University - Ikertzailea 12:00 - 13:00

“Euskal Herriko adibidea: euskararen biziberritzea eta giza garapena“

- Patxi Baztarrika Garpasoro Andoaingo Udala - Hizkuntza politika eta plangintzan aditua 13:00 - 13:30

Elkarrizketa 2020-09-17 09:30 - 10:30

“Kameruneko hizkuntza batzuetako komunitateetan murgilduz eta garapena aztertuz“

- Gabriel Delmon Djomeni Yaoundé I University - Ikertzailea 10:30 - 11:00

Geldiunea 11:00 - 12:00

“Nasa yuwe: hizkuntza biziberritzea eta garapena“

- Ane Ortega Etcheverry Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola - Irakasle-Ikertzailea 12:00 - 13:00

“Hizkuntza lankidetza maya yukatekaren biziberritzean“

- Jon Sarasua Maritxalar Mondragon Unibertsitatea - Irakasle-Ikertzailea 13:00 - 13:30

Elkarrizketa

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak