Seohyun Kim biolinista korear gaztearen presentzia da zalantzarik gabe, Euskal Herriko Gazte Orkestrak udako biran, eta Rubén Gimenoren zuzendaritzapean, eskainiko duen kontzertuaren elementurik deigarriena. 15 urte baino ez dituelarik, Seohyun Kim-ek Tchaikovskyren Biolin Kontzertuari egingo dio aurre. Izan ere, bere generoan kontzerturik esanguratsuena da eta gure ustetan, historiako biolinerako kontzerturik hoberenetakoa da. Musikari bertutetsuenek soilik egin diezaiokete aurre errepertorio erromantikoaren gailurrean dagoen obra honi.
Orkestrazio distiratsu batekin, Erakusketa baterako koadroak, hasiera batean pianorako sortu zuen Mussorgky konpositoreak, bere lagun min baten margoei eskainitako omenaldi gisa. Urte batzuk beranduago, Maurice Ravel izan zen egun ezagutzen dugun orkestrazio distiratsu hau sortzearen arduraduna. Artistak: Interpreteak: Seohyun Kim, biolina, EGO (Euskal Herriko Gazte Orkestra), Rubén Gimeno, zuzendaria
Egitaraua
P. I. Tchaikovsky: Biolin kontzertua Op. 35
Mussorgsky-Ravel: Erakusketa baterako koadroak
Euskal Herriko Gazte Orkestra + Seohyun Kim
Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.vitoria-gasteiz.org
Non
Gasteizko Principal Antzokia
Noiz
22/07/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.