"La isla"

"La isla"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Eibarko Udala

Non

Eibarko Hezkuntza Esparrua

Noiz

16/03/2020

Antzezlana Eibarko 43. Antzerki Jardunaldien egitarauaren barnean dago. --Mende laurdena beteta, Histrión Teatro konpainia erreferentea da antzerki-panorama nazionalean. Oraingoan berriro ere Juan Carlos Rubio zuzendari eta autore ospetsua aukeratu du konpainiak, maitasunez eta atsekabez beteriko istorio bat taularatzeko. Gema Matarranz eta Marta Megias antzezleek semearen berrien zain ospitale bateko itxarongelan dauden bi emakumeen papera egiten dute. Amatasunari, baldintzarik gabeko maitasunari eta egunez egun bizi duten sufrimenduari buruzko galdera gogorrei aurre egin beharko diete bi amek. Andaluziako konpainiak lotsatu eta erruz betetzen gaituzten sentimenduak taularatzen ditu. Zintzotasunez eta ausardiaz jorratzen du pieza hori, eta galdera hauen aurrean gogoeta egitera behartzen gaitu: "Zer gertatzen da minak gainditzen gaituenean eta harengandik ihes egin nahi dugunean? Harrapari bihurtzen gara? Gure izaeraren alderik basatienarekin konektatzen dugu, gure barneko animalia instintu primarioz betetakoarekin? Bizirik iraun nahi dugu, edozein preziotan izanda ere? Juan Carlos RubioFitxaANTZEZLEAK: Gema Matarranz, Marta Megías
ZUZENDARITZA: Juan Carlos RubioIraupena: 70 min

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak