San Balentin eguna

San Balentin eguna
OSPAKIZUNA San Balentin eguna

Biterin ere ospakizun xume bat egin da 2020·02·14



Maiteminduen eguna aprobetxatuz, Biteriko egoiliarrek astean zehar elkarri maitasun mezuak idatzi dizkiote, kutxa eder batean sartu eta ondoren dagokionari banatzeko. Batzuek lagunei idatzi diete, beste batzuek maitaleei, mezu batzuk anonimoak dira, beste batzuk sinatuak… Kontua maitasun mezuak eskaintzea da.