'Alter ego'

'Alter ego'

Gertaeraren datuak

Antolatu du

lafundicion.org

Non

La Fundición

Noiz

18/04/2024

Alter Ego mentalismo eta hipnosi ikuskizun bat da, stand up comedy-ren zati garbiekin uztartua.
Publikoak etengabe parte hartzen du igarkizun pertsonalen eta telepatiaren bidez, ikusleen buru-barreneraino iritsiz, beraien buruko lekurik ezkutuenetako pentsamenduak irakurrita.
Horiek dira Asísek planteatzen dituen argumentuak, non Mentalismoa, Rubik-en Kuboak eta Hipnosia izango diren protagonista nagusiak; guztiak, jakina, egungo gizartearen egoerarik komikoenak islatzen dituen Stand up Comedy-ren bakarrizketa baten bidez fintasunez bideratuak.
Harro esan dezakegu ikuskizun honetan ez dugula trikimailu teknologikorik edo lagunik erabiltzen, efektu paranormal horiek guztiak ikuskizunaren eta entretenimenduaren testuinguruari aplikatutako zientzian eta psikologian oinarritzen baitira. Interpretea, gidoia eta zuzendaritza: Asís Lamikiz
Narratzailea: Miguel Ángel Jenner
Ekoizpena: MagiaBilbao
Argazkiak: Josan fotógrafos
Diseinu grafikoa eta ikus-entzunezkoak: 57 Videofilms
Argiztapena eta soinua: TarimaBizkaiko Ilusionismo Elkarte ospetsuan hasi zen trebatzen, 12 urte zituela.
Beti etengabe ikasten eta Bizkaiko ilusionistarik ospetsuenez inguratuta; horri esker, Asísek 15 urte zituela gainditu zuen sarrera-proba.
Orduan hasi zen lehen aldiz telebistan agertzen.
Hortik aurrera, aretoetarako, antzokietarako eta telebistarako ekitaldietan parte hartzen hasi zen.
Geroago, clown, inprobisazio, ahotsaren proiekzio eta psikologia ikastaroak jaso zituen.
18 urterekin profesional egin zen eta ilusionismoa eta Rubik 3×3 kubo lehiaketak uztartu zituen. Televista. Asís 15 usterekin hasi zen telebistan agertzen, beti zuzenean.
19 urtetik aurrera, stand up comedy-a sartzen hasi zen bere ilusionismo-emanaldietan; Tele 7n, berriz, “Hundir la flota” eta “Objetivo Bizkaia” bezalako programetan agertu zen, eta zuzeneko 300 programa baino gehiago egin zituen. Ilusionismoa stand up comedy-rekin eta eszena- eta telebista-ibilbide amaigabearekin konbinatuz Asisek erakusten duen moldakortasuna dela-eta, esan daiteke berea ez dela trikimailuak bata bestearen atzetik doazen ikuskizun hutsa, berea publikoa emozioz eta sentimenduz beteriko bidaia ahaztezin batean murgiltzeko gai den ikuskizuna da; eta, horren ondorioz, publikoak, ohiko ikuskizun bat gogoratu beharrean, esperientzia magiko bat biziko du.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak