Elgoibarko ludotekako argazki lehiaketa 2020

Elgoibarko ludotekako argazki lehiaketa 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Elgoibarko Udala

Noiz

18/09/2020-etik 28/09/2020-era

Elgoibarko ludotekak II. argazki lehiaketa jarri du martxan, udalerriko HH5 eta LH6 bitarteko haurrei zuzenduta. Parte hartu nahi duten haurrek, animaliak gaia oinarri hartuta udalerri barruan ateratako argazkiak aurkeztu beharko dituzte WhatsApp bidez (656 74 07 93 zenbakira) edota posta elektronikoz (ludotekaelgoibar@gmail. com helbidera) irailaren 18tik 28ra, ondorengo datuak gehituz: haurraren izen abizenak, ikasmaila eta telefono zenbaki bat. Pertsonako, argazki bat bakarrik aurkeztu ahal izango da. Bi sari nagusi izango dira: bata, HH5 eta LH3 bitarteko haurrentzat, Basondo Naturparkera joateko 4 sarrera; eta bestea, LH4 eta LH6 bitarteko haurrentzat, Txindokiko Itzala Abentura Parkera joateko 4 sarrera. Halaber, ikuslearen saria (Pitxintxun erabiltzeko 30 euroko bonoa) ere banatuko da. Horretarako, jasotako lanak kultur etxe pareko lokalean jarriko dira ikusgai, eta ikusleek politena iruditzen zaien argazkia bozkatzeko aukera izango dute, irailaren 29tik urriaren 1era bitartean. Egun daukagun egoera dela eta saridunen izenak udal webgunearen bidez (www. elgoibar. eus), Facebooken bidez (@elgoigazte), Ludotekako bazkideen familiaren arteko WhatsApparen bidez eta prentsaren bitartez jakinaraziko dira, urriaren 2an.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak