"Galbahea. Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
oiartzun.eus
Non
Landetxe Kultur Aretoa
Noiz
15/09/2024
Gotzon Barandiaranen Galbahea liburuko poemak errezitatu eta kantatuko dituzte Lander Bilbao, Mariana Blanco, Rafa Rueda, Urdin Baraiazarra eta Uxue Garciak idazlearekin batera. Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburuan. Maitasunaz ari da, bere belaunaldiaz, elkarbizitzarako baldintzez, baina baita hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez ere. Memoria ardatzeko gaia izanik, amaren heriotzak ere zeharkatzen du liburua. Hark berretsi dio poetari, hain justu, galbahearen beharra. Liburuko 11 poema musikatu dituzte eta errezitatutako poemekin batera, 75 minutuko emanaldian bi bibolin, bi gitarra, mandolina, xirula, musu-gitarra eta perkusioa-bateria arituko dira.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.