"Olaeta: Mende bat dantzan - Un siglo en danza"

"Olaeta: Mende bat dantzan - Un siglo en danza"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.euskalduna.eus

Non

Euskalduna Jauregia

Noiz

02/01/2021

Dokumental musikal bat da, eta Olaeta balleten antologia bat biltzen du. Hasieran, Segundo de Olaetaren historia aurkezten digu: musikaria eta euskal folklorean aditua, asmo hartu zuen euskal dantzak ikertzea eta ballet bat sustatzea haietatik abiatuta. Errepublika garaian, ELAI-ALAI taldea sortu, eta asmo horri lotu zitzaion, baina Gerra Zibilak eta Gernikako bonbardaketak (bere familiak bertatik bertara pairatua) eten egin zioten hasitako bidea. Erbestera halabeharrez jo, eta Frantzian jarraitu zioten bideari, arrakastatsu. Gerra bukatuta, herrira itzuli, eta, balletaz gainera, Olaeta Akademia inauguratu zuen, bere seme-alaba Víctor, Lourdes, Javier, Lide eta Miren Tererekin elkarlanean. Urtez urte, ospe handia bereganatu zuen akademiak –are Estatu Batuetan birak egiteraino–, baina, Víctor hiltzean, itxi egin behar izan zuten. Haren espirituak, baina, bizirik dirau. Dokumentalaz gain, zuzeneko dantza emanaldia izango da. - Zuzendaria: Pedro Olea
- Gidoigilea: Alberto López Echevarrieta

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak