Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Aingerua"

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Aingerua"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Non

Euskalduna Jauregia

Noiz

11/01/2020

ABONU DENBORALDIA 2019/2020. Frank Peter Zimmermann biolin jotzaileak –mundu osoan ospea lortu duenak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren lagun mina denak– zazpigarren aldiz hartuko du parte orkestraren denboraldian, XX. mendeko kontzerturik eder eta konplexuenetako bati aurre egiteko. Aingeru baten, Alma Mahler-i hil zitzaion alabaren, omenezko Biolinerako kontzertua Alban Bergek burututako azken obra izan zen, eta horretan Schoenbergen teknika dodekafonikoa eta askatasun handiko eta joera erromantikoko zatiak konbinatu zituen maisutasunez. Robert Treviñok, ondoren, 9. sinfonia zuzenduko du, Anton Brucknerrek bere azken urteetan sortu zuen maisulana, hain zuzen. Brucknerrek bere sinfoniekin ziurgabetasun handiak izan zituen, baina ziur zegoen Bederatzigarrena bere maisulana izango zela. «Jainkoari bukatu ahal izateko bizitzen utz diezadala soilik eskatzen diot», esan zuen. Baina ez zuen lortu, eta azken mugimendua osatu gabe utzi zuen. Hala ere, Alemaniako musikaren obra gorenetako bat da. A. Berg
Biolin eta orkestrarako kontzertua [22']A. Bruckner
9. sinfonia [63']Sarrerak abuztuaren 1etik aurrera egongo dira salgai.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak