Liburu aurkezpena: "Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain" (Josebe Blanco Alvarez)

Liburu aurkezpena: "Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain" (Josebe Blanco Alvarez)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

uhagon.com

Non

Uhagon Kulturgunea

Noiz

15/10/2024

Josebe Blanco Alvarezek bere liburuaren aurkezpena egingo du. Liburu horretan hitz egiten du emakume artzain bezala bizi dituen bizipenez. Gainera, Bidane Baskaran artzain-gaztagileak ere hartuko du parte solasaldian. "Nola bizi da artzain bat? Galderari erantzuna baino gehiago, liburu honetan aurkituko duzu zer bizi duen artzain batek eta horrek nola zeharkatzen duen. Eguneroko batean jaso du protagonistak artaldearen urtebetea. Bizipenak, hausnarketak, borrokak, ezinak eta pozak. Gehienetan prosaz, batzuetan poesiaz. Artzaintzaren imajinario estandarrean sartzen ez den artzaina dago orrialdeotan: emakumea, euskalduna, ekologista, barazkijalea…Bazterreko parajeetatik begiratzen dio munduari, arretaz; nahiz eta jabetu inork askok ez diela bazterrei begiratzen modernitatearen ordainpeko autopistatik. "

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak