"Bakean dagoena bakean utzi"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Gasteizko Udala
Non
Sorginenea - Gasteizko Emakumeen Etxea
Noiz
03/04/2020
Jabetze Feministarako Eskola 2019-2020 programaren baitan antolatutako jarduera. Biren arteko umorezko bakarrizketa, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren eskutik. «Euskalduntze» kontzeptuak argi adierazten du generoa eta euskara binomioa gero eta garrantzitsuagoa dela. Bi protagonistek badakite bi kontu horien arteko harremana garrantzitsua dela, eta hirugarren bat gaineratu nahi diote pare horri: umorea. Bada, elkarlotzen doazen elkarrizketek osatzen dute Bakean dagoena bakean utzi antzezlana, eta honelako gaiak jorratzen dira bertan: euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorputzaren itxura eta abar. Ez daude, ez, bakean dagoena bakean uzteko prest!
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.