"MÉLODIES DU PAYS BASQUE"

"MÉLODIES DU PAYS BASQUE"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

teatroarriaga.eus

Non

Arriaga Antzokia

Noiz

15/10/2024

Beñat Egiarte tenorrak eta Josep Buforn piano jotzaileak euskal kulturan barna bidaitzeko gonbitea luzatzen digute, hiru konpositoreren eskutik. Lehen zatia euskal musika idazle ospetsuenaren musikak ornitzen du: Maurice Ravel maisu Ziburutarrak hain zuzen. Parisen bizi izan zuen bere denbora, baina jakinekoa da ahalbeste itzultzen zela bere jaioterrira. Ravelen lan anitzetatik, Shéhérazade maisulana aukeratu dute lehenik: Mezzosoprano ala tenorrerako idatzita, oso gutxitan entzun daiteke gizonezkoek abestuta. Lapurtarrari eskeinikako partea, Jeux d´eau pianorako obra ederrak eta bere Chants Populaires lanak betetzen dute. Abesti herrikoien zikloa nahikoa bitxia dirudi, zeren Ravelek lau hizkuntza minoritario aukeratu zituen obra honetan: galegoa, okzitaniera, napolitarra eta yiddisha. Bigarren zatia Pablo Sorozabalen 7 Lieder obrarekin hasten da. Donostiarrak Heinrich Heine poeta alemaniarraren zazpi poema euskara itzuli zituen, eta Lieder alemaniarraren antzerako ziklo eder bat gauzatu zuen euskaraz. Amaitzeko Joseph Canteloube konpositore frantziarraren Chants des Pays Basques interpretatuko dute. Chants d´Auverge zikloagatik ezaguna den autoreak, euskal abesti herrikoiekin abesti ziklo ederra sortu zuen. Pianoarentzat ikaragarria eta ahotsarentzat ikusgarria, kontzertu amaiera bikaina izango da, euskaraz idatzi duen konpositore atzerritar bakarretako baten eskutik. Tenorra: Beñat Egiarte.
Pianoa: Josep Buforn.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak