Gure Batzar Nagusira gonbidatzen zaitugu

Gure Batzar Nagusira gonbidatzen zaitugu
Aurten, medicusmundi Bizkaia elkarteko Bazkideen Batzar Nagusia online formatuan egingo da irailaren 24an, 18:30ean. Zuzendaritza Batzordeak modu horretan egitea erabaki du, bazkide guztien segurtasuna bermatzeko eta Covid-19aren kutsatzeak prebenitzeko araudia errespetatzeko. Bileran parte hartzeko, mezu bat bidali beharko duzu bizkaia@medicusmundi. es helbidera, zure izen-abizenak eta helbide elektronikoa adieraziz. Jarritako helbide elektroniko horretan, bilera baino egun batzuk lehenago, esteka bat jasoko duzu Zoom bidez bertara sartzeko (online bilerak egiteko programa). Gai ordena honako hau izango da:Bide batez, bertaratu ezin baduzu, egoki ikusten dituzun iradokizunak bidaltzeko eskatu nahi dizugu. Idatziz bidali ditzakezu elkarteko idazkaritzara, batzarra egin baino lehenago. Elkartearen jardueren memoria eta memoria ekonomikoa zure eskura jartzen ditugu honako esteka hauetan:Jardueren Memoria     Memoria EkonomikoaBestalde, medicusmundi Bizkaiaren 2019ko Emaitzen Txostena HEMEN kontsulta dezakezuOharrak:AURREIKUSITAKO IRAUPENA: ORDU BAT