"Artistak egoitzan 2023/24: Eskuratze berriak (BilbaoArte Bilduma)" erakusketa

"Artistak egoitzan 2023/24: Eskuratze berriak (BilbaoArte Bilduma)" erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbaoarte.eus

Non

"URIBITARTE40" erakusketa aretoa (BilbaoArte)

Noiz

21/06/2024-etik 08/09/2024-era

ARTISTAK EGOITZAN 2023/24: ESKURATZE BERRIAK erakusketa kolektibo bat da, 2023/24an BilbaoArten Bekaz eta estudio-lagapenaz egonaldia egin duten hamabi artisten obra jasotzen dituena. Guztira, hogei artelan baino gehiago, aurrerantzean BilbaoArte Bilduman sartuta egongo direnak. Bilduma hori ekoizpen artistikoaren zentroarekin batera sortu zen, 1998an, eta Euskadiko Bildumen Sarean dago integratuta 2023az geroztik; orain, eskuratutako azken obra hauei esker, 600 pieza baino gehiago ditu.

Erakusketa hau 2024ko irailaren 8ra arte bisitatu ahal izango da, eta berarekin batera bisita gidatuak, artisten topaketak, urtekari moduko argitalpen bat eta BilbaoArteren jardueraren txostena ere izango ditugu. Hori guztia BilbaoArte Fundazioaren eta bere artista egoiliarren lana ezagutzera emateko borondatearekin. Barneko lokaletan hainbat hilabetez garatutako lan bat, erakusketa honekin komunitate artistikoari eta gizarte osoari ezagutzera emateko asmoa duena.

Euren lanak ikusgai izango dituzten artistak honako hauek dira: Marinés Agurto Hormazábal, Argiñe Ceballos Gelozaga, Gabriel Coca, Katherinne Fiedler, Antton Goikoetxea Ayastuy, Amaia Gracia Azqueta, María Hernández Laplaza, Lucía Jayo Altomirano, Alberto Lomas Gancedo, Victor Ortuño, José Manuel Ruiz Bermúdez eta Jorge Sanz Eraña.

Erakusketa kolektibo honetan parte hartzen duten artistak adin eta jatorri desberdinekoak dira, bai Euskadikoak (proposamen erdiak baino gehiago) eta bai Estatuko beste eremu batzuetakoak (Murtzia eta Kordoba), baita nazioartekoak ere (Peru), eta horiek guztiek oraingo arte garaikidearen irudi bat osatzen dute. Lan horien bitartez, praktika garaikidearen azken joera, modu eta lan-prozesuen lagin adierazgarri bat ikus daiteke.

2023/24 sasoian, artistek obra-corpus garrantzitsua garatu dute Urazurrutiako egoitzaren estudio artistikoetan eta Otxarkoagako Open Gela estudioetan, BilbaoArteko tailer-maisuen laguntza izateaz gain, prestakuntza jaso dute kanpoko profesionalen eskutik, euren egonaldian zehar garatutako ikastaro eta mintegi espezializatuei esker.

Horregatik, ekainaren 25etik 27ra egin ziren Ateak Zabalik/Puertas Abiertas 2024 jardunaldietan bere estudioak bisitatu ondoren, URIBITARTE40 aretoak BilbaoArte Bilduman parte hartzeko aukeratutako lanak erakutsiko ditu ekainaren 21etik irailaren 8ra.

Gorputzak arkitekturarekin duen lotura, hiri- eta natura-inguruneak, materialen gorpuztasuna eta plastikotasuna, arteari aplikatutako teknologia berrien bidezko ikerketa, teknikaren esplorazioa eta materiaren hedakuntza, edo problematika sozialak, hala nola klima-aldaketa edo millenialen krisia, dira artistek proiektu honetan jorratzen dituzten gaietako batzuk. Haien prozesu sortzaileak handitzen laguntzeko, erakusketak hamabi argitalpen berezi ere sartzen ditu, alegia, artista-liburuak formatu gisa dituen aukerak zabaltzen dituzten eta artista bakoitzaren hizkuntzan eta praktikan txertatzen diren hamabi argitalpen berezi.

ATEAK ZABALIK BILBAOARTEN (2024. 06. 25 – 2024. 06. 27)

2024ko ekainaren 25, 26 eta 27an, BilbaoArte Fundazioak Ate Irekien urteko jardunaldia ospatuko du, urte osoan zehar zentroan lan egin duten artisten lanekin. Egun horietan, Urazurrutia kalean dagoen zentroko estudioak ireki egingo dira, bertan bizi diren artisten 12 proposamenak ezagutzera emateko, 2023/24 Beka programari esker.

Irekiera festa asteartean, hilaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan izango da eta sarrera doan izango da. Ekitaldian urteko memoria oparituko da bertan bizi diren artistekin eta egindako jarduerekin. Estudioak doan bisitatu ahal izango dira 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, ekainaren 26an eta 27an.

URTEKARIA: BILBAOARTE 2023/24

Argitalpen honek BilbaoArteren jarduerari buruzko informazio zehatza biltzen du, bai Urazurrutia 32ko zentro historikoan, bai inauguratu berri den URIBITARTE40 aretoan.

Artista egoiliarrak, haien lan-espazioak eta BilbaoArten ekoitzitako lanak dira argitalpenaren gune nagusia. Liburuarekin batera, prozesuaren eta artisten lan-espazioaren irudi ugari daude, baita artisten praktika artistikoa deskribatzen duten testuak eta BilbaoArte Bildumari lagatako lanak ere. ERAKUSKETAREN FITXA TEKNIKOAIzenburua: Artistak egoitzan 2023/24: Eskuratze berriak (BilbaoArte Bilduma)
Artistak: Marinés Agurto Hormazábal (Lima, 1984), Argiñe Ceballos Gelozaga (Ugao-Miraballes, 1999), Gabriel Coca (Iruñea, 1989), Katherinne Fiedler Gonzales-Daly (Lima, 1982), Antton Goikoetxea Ayastuy (Mungia, 1990), Amaia Gracia Azqueta (Iruñea, 1985), María Hernández Laplaza (Tudela, 1990), Lucía Jayo Altomirano (Gasteiz, 1999), Alberto Lomas Gancedo (Gasteiz, 1967), Victor Ortuño (Yecla, 1995), José M. Ruiz Bermúdez (Priego de Córdoba, 1996) y Jorge Sanz Eraña (Bilbo, 2000).
Lekua: URIBITARTE40 Aretoa (Uribitarte Pasealekua, 40. 48009 Bilbao).
Datak: ekainak 21, 2024 – irailak 8, 2024Aretoaren ordutegia: Asteartetik larunbatera, 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00. Igande eta jaiegunetan, 11:00 – 14:00. Astelehenetan, itxita. Sarrera doan. INAUGURAZIO EGITARAUA2024. 06. 21 > 19:00Artistak egoitzan 2023/24: Eskuratze berriak erakusketaren INAUGURAZIOA
Sarrera dohan edukiera bete arte2024. 06. 22 > 12:30Erakusketatik BISITA GIDATUA artistekin
Sarrera dohan edukiera bete arteVISITAS GUIADAS2024. 07. 03 eta 2024. 08. 07 > 19:00
Artistak egoitzan 2023/24: Eskuratze berriak erakusketatik BISITA GIDATUA. Aldi bereko bisita gidatua gaztelaniazko zeinu-hizkuntzaz eta ahoz (euskera). 
Sarrera dohan edukiera bete arte2024. 07. 17 eta 2024. 08. 28 > 19:00
Artistak egoitzan 2023/24: Eskuratze berriak erakusketatik BISITA GIDATUA. Aldi bereko bisita gidatua gaztelaniazko zeinu-hizkuntzaz eta ahoz (gaztelaniaz). 
Sarrera dohan edukiera bete arte

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak