Montehermoso kulturuneak eta EHUren Arte Ederren Fakultateak lau proiektu aukeratu dituzte ikasleentzako deialdiaren azken edizioan. Gasteizko Udalak eta Arte Ederren Fakultateak sorkuntzaren alorreko azken joerei zabalkundea emateko sinatu zuten hitzarmenaren barruan kokatzen da deialdia. Hautatutako proiektuak erakusketa programan txertatuz, Montehermoso kulturuneak profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikustarazten laguntzen du, eta lanerako plataforma eskaintzen die haiei mundu profesionalera hurbiltzeko, eta bide batez sortzaileek eta gizarteak lotura zuzena egiten dute elkarren artean. Viviane Straubek iruditik, ehungintzatik, ekintzatik eta idazketatik garatzen du bere lana, "paisaia" kontzeptu piktoriko eta kultural gisa ardatz hartuta.
Laberindo-k mota desberdinetako oihaletan, pintura-eszena bat aurkezten digu dekorazio-arteekin, interiorismoarekin, ehungintzarekin…. marruskadura bilatuz, eraikuntzari erreferentzia argiak eginez.
Artistak, kasu honetan, margolaritza instalaziora eramaten du, eta horrela, Jovellanos Aretoa ibiltzeko ingurune bihurtzen da, labirintikoa agian, non publikoa pieza berberen artean ibil daitekeen eta bide ezberdinak aukera ditzake, ez bakarrik aurrean kokatu.
- Laberindo erakusketaren katalogoa (pdf)
"Laberindo", Viviene Strauben erakusketa
Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.vitoria-gasteiz.org
Non
Montehermoso Kulturunea
Noiz
25/05/2024-etik 23/06/2024-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.