Jon Plazaola: "Tu-Tum, Platz!"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
antzuola.eus
Non
Torresoroa
Noiz
16/03/2024
“Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-Tum, Platz! umorezko ikuskizun berriarekin. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan berriz ere 'Stand Up' formatuko bakarrizketari heldu dio, hori bai; 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Ordubete bueltan izango dugu, umorez betetako kolpez-kolpe baten ondoren ardo ona bezala urteen poderioz hobera egin duen ala ardo txarra bezala ozpindu den jakiteko”.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.