"Oporrak itsasadarrean barrena" bisita antzeztuak

"Oporrak itsasadarrean barrena" bisita antzeztuak

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbao.eus

Noiz

18/08/2020

Abuztuko astearteetan, 11. egunetik aurrera, Bilbok bisita antzeztuak eskainiko ditu itsasadarrean zehar eta Bilboatsen eskutik. "Oporrak itsasadarrean barrena" da ekimen honen izena eta hiriko turismoa dinamizatzea eta Bilboren berezitasunak ezagutzea du helburu, hiribilduaren merkataritza-, industria- eta gizarte-arimaren bidez: Itsasadarra. Bilboatsek, Bilboko Udalaren babesarekin, doan eskainiko ditu ibilaldiak abuztuaren 11, 18 eta 25ean, esperientzia honi umorezko testuingurua emango dioten aktoreen laguntzarekin. Bisita bakoitzaren gehieneko edukiera 50 pertsonakoa izango da eta abuztuko astearteetan 30 minutuko lau emanaldi egingo dira 17:00etan, 18:00etan, 19:00etan eta 20:00etan. ERRESERBAKErreserbak Bilbao Turismoko bulegoetan egingo dira. Erreserbak aurrez aurre, telefonoz (94 479 57 60), e-mailez (informacion@bilbaoturismo. bilbao. eus) edo Bilbao Turismoko WhatsApp (608 20 38 99) bidez egin ahal izango dira. Asteartean bertan, 16:00etatik aurrera eta 20:00etako azken bidaia egin arte, erreserbak Bilboatseko bulegoan (Pio Baroja, 1) egin beharko dira.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak