María Peláe + Los Voluble y Raúl Cantizano + La Macanita

María Peláe + Los Voluble y Raúl Cantizano + La Macanita

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.flamencoonfire.org

Non

Ziudadela agertokia

Noiz

29/08/2020

Flamenco On Fire 2020 jaialdiaren barruan. MARÍA PELÁE
"La Niña"María Peláe (Malaga, 1990) 16 urterekin igo zen lehen aldiz agertokira eta, harrezkeroztik, autore-aretoen zirkuituan hasi zen. Erreferenteen lana aztertzen dihardu, Enrique Morenterena, adibidez. Txikitandik edan duen koplaren berotasunaren arrimuan, bere ibilbideak sustrai horixe bera dauka abiaburu eta hainbat estilo jotzen ditu, hala nola jazza, bossa nova edota fadoa. Vanesa Martín, Javier Ruibal edota Rozalén artistekin lankidetzan aritutakoa, hainbat disko ere ditu plazan, eta gaur egun, aro berriari heldu dio, La Niña izenarekin, flamenkoaren funtsa egungo soinuekin uztarturik emateko, rapera hurbiltzen duen pregon estiloa bere eginez. LOS VOLUBLE Y RAÚL CANTIZANO
"Flamenco is not a crime feat Carta a Sabicas"Sabicasi omenaldia eginen dion Flamenco on Fire jaialdiaren edizio honetan, bat-eginik arituko zaizkigu Los Voluble ikus-entzunezko birnahaste kolektiboa eta Raúl Cantizano gitarrista heterodoxoa, flamenkoaren mugak zabaldu dituen ikuskizuna emateko. Izan ere, kofinamendu eta bideo-deien urte honetan, Nam June Paik bideo-artistaren Bienvenido Mr Orwell (1984) printza hartu dute abiaburu, Sabicasen jotze-moldea teknologiaren bidez urrutitik ikasteak duen garrantzia nabarmentzeko, interferentziak eta delay-ak erabiliz eta gitarra, webcam eta bideo-sintetizadoreak baliatuz. LA MACANITA
"Mirando al Sur"Tomasa Guerrero Carrasco, "La Macanita" (Jerez de la Frontera, 1968) txikitandik nabarmendu zen kantuan. La Paquera, Fernanda de Utrera, La Perla de Cádiz eta beste kantaora batzuen ahotsaren oinordeko eta jarraitzaile, bere lehen emanaldiak jaioterrian bertan egin zituen eta, gero, Madrilgo Los Canasteros eta Zambra tablaoetan. 1998an, Manolo Sanlúcarren Tauromagia grabazio historikoan parte hartu zuen eta, handik gutxira, A la luna nueva grabatu zuen, bere bakarkako lehen diskoa, alegia. Kritikari flamenkoen "Flamenco Hoy" saria bi aldiz eskuratua, 2016an emakume ijitoari egiten zaion aitortza jaso zuen, Secretariado Gitano Fundazioaren eskutik, eta 2017an, Jerezko Pasarela Flamencaren "Alma Flamenca" saria eman zitzaion. Azken diskoa zuzenean grabatua da Madrilgo Zirkulu Flamenkoan, eta Grammy Latino sarietako diskorik onenaren Flamenko 2017 kategorian izendatua egon zen.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak