"West Side Story"

"West Side Story"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

victoriaeugenia.eus/

Non

Victoria Eugenia Antzokia

Noiz

19/03/2020-etik 22/03/2020-era

West Side Storyn, Arthur Laurens-ek New Yorkera eramaten du Shakespeareren Romeo eta Julieta drama. Han, bi gazte maitemindu harrapatuko ditu kaleko banda biren arteko borrokak: Jet estatubatuarrak eta Shark puertorricoarrak. Gorrotoa, indarkeria eta aurrejuzguak nagusi diren giroan bizirik irauteko borrokak eratzen du antzezlan hau, musikal hunkigarri, garratz, eder eta nagusietariko bat. Lehen notatik azken haspereneraino, West Side Story mundu osoko antzerki musikalik garrantzitsu eta behinenetako bat da. Leonard Berstein eta Stephen Sondheimek idatzi zuten partitura, musikalen historiako onenetariko bat, aditu askoren ahotan. Testua, berriz, Arthur Laurens-ena, eta oraindik ere lehen egunean bezain hunkigarria eta gaurkoa gertatzen da. Koreografiak Jerome Robbinsenak dira, eta ohorezko lekua dute dantza garaikidearen historian.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak