Tolosako Sanjoanak Jaiak 2024: PEACHY JOKE + NØGEN

Tolosako Sanjoanak Jaiak 2024: PEACHY JOKE + NØGEN

Gertaeraren datuak

Antolatu du

udala.tolosa.eus

Non

Plaza Berria

Noiz

21/06/2024

Tolosako 2024ko Sanjoanak Jaien barruan. PEACHY JOKE20:30ean kontzertua eskainiko du. NØGEN23:00etan kontzertua eskainiko du. Bere lehen bi disko arrakastatsuen ondoren, Nøgen talde donostiarra errepidera itzuli da ‘Åben Cirkel’ bere hirugarren diskoa aurkeztera. Lan berriarekin mugak hautsi eta orain artean ezezagun zituen latitude berrietara heltzea du helburu taldeak, eta horretarako Ane Negueruela abeslariaren ahots hunkigarri eta boteretsuaren zein gainerako taldekideen bultzada eta bizitasunaz baliatuko dira.

Bigarren diskoko geldialdiaren ondoren, Ane Negueruela abeslariaren itzulerak ere jauzi kualitatiboa eskaini dio taldeari. Abeslariaren hitzetan, “erronkarik handienetako bat ahotsa abestiaren beharren arabera moldatzea izan da, hau da, abestiak eskatzen digunera egokitzea, eta ez alderantziz. Uste dut etapa berri honek ate batzuk ixten eta beste batzuk irekitzen lagunduko digula”.

‘Åben Cirkel’ Nøgenen esentzia inoiz ez bezala sintetizatzen duen album eklektiko honen izenburua da. Soinu folkie-tatik hasi eta soinu modernoagoetara iritsiz, euskal bandak lehen notatik harrapatuko zaitu.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak