ZETAK: "Mitoaroa" (urtarrilak 3 eta 4 - Nafarroa Arena)
Gertaeraren datuak
Antolatu du
eitb.eus/
Non
Navarra Arena
Noiz
03/01/2025-etik 04/01/2025-era
Zetak taldeak ordubete pasatxoan saldu ditu txartel guztiak, 15. 000, 2025eko urtarrilaren 4an Iruñean, Nafarroa Arenan, emango duen kontzerturako. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Zetakek "kontzertu bikia" eskainiko du bezperan, urtarrilaren 3an, toki berean. Emanaldi berri horretarako sarrerak ostegunean, ekainak 6, jarriko dituzte salgai, 08:00etan. "Mitoaroa" kontzertuaren aurkezpenean, Pello Reparazek aurreratu zuen Erramun Martikorena bertan izango dela, eta ondoan izango ditu Unenuko Mamuxarruek, Lantzeko Ihauteria, Kukai Dantza, Iturengo Joaldunak, Tuterako Zipoteroak, Altsasuko Momotxorroak, Zubietako Joaldunak eta Arbizuko Txatarrak ere, "nafar eta euskal mitologiaren presentzia hobeto islatzeko".
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.