"Nightmare" + "La Levedad" + "Don't Kiss"

"Nightmare" + "La Levedad" + "Don't Kiss"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pamplonaescultura.es/

Non

Jito Alai frontoia

Noiz

22/08/2020

Jito Alai frontoia, bertan Dantza zoroan jaialdia eginen baita. Kasu honetan, bazter harresidunetan barnako dantza-ibilaldia gune bakar batean eginen da, eta bertan nazioko zein nazioarteko dantza-konpainiak arituko dira larunbatetan, abuztuaren 8, 15 eta 22an. Egun horietako bakoitzean hiru dantza-emanaldiz gozatzen ahalko dugu, eta, aurreko edizioetan ezarritako dinamikari jarraituz, parkour-taldea ere arituko da piezak elkarri lotzen. Jaialdi hau duela 5 urtetik hona egiten da, Carmen Larraz dantzari eta koreografoaren koordinaziori esker. Sarrera librea izanen da, iritsitako hurrenkeraren arabera, lekuak bete arte. Barrutiko ateak 45 minutu lehenago irekiko dira. Jito Alaia frontoia, antolatuta dagoen moduan, COVID-19az babesteko ezarritako neurriak bermaturik egonen dira ekitaldietan. Hori horrela, ikusleen espazioa antolatzeko unean honako hauek hartu dira kontuan: (segurtasun-tartea eserlekuen artean, bertaratuen harremanetarako datuak jasotzea, eskuen higienearen eta maskaren erabileraren gaineko kontrola, hidrogel-banagailuak, arreta-laguntzaileak, etab). Eta, bestalde, programak ere egokitu dituzte espazio berri honetara. - Abuztuak 22, larunbata: 20:30-Seung Hwang, (Suedia). “Nightmare”
-2020ko egoitza artistikoa, La Faktoríarekin elkarlanean: Martín López, Diego Pazo, Lucía Burguete (Iruña/Galizia/Zaragoza). “La Levedad”
-Fabio Liberti (Italia). “Don´t Kiss”Parkour-proiekzioa, emanaldien artean.
aurkezpena/agurra: parkour-taldearen zuzeneko emanaldia.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak