Ezpalak + Rodeo

Ezpalak + Rodeo

Gertaeraren datuak

Antolatu du

zestoa.eus

Non

Plaza

Noiz

05/09/2020

2019an Zestoan sortutako taldea da “Ezpalak” eta Grises taldeko kide den Eñaut Gaztañagak, Voltaia-ko Unai Eizagirrek, Los Moths-eko Juanjo Berasainek eta Bulego-ko Xabi Arrietak osatua dago. 2020 ko neguan aterako da beraien bigarren diskoa eta bertan Fuzz soinuak, psikodelia, punk-a edo pop doinuak aurkitu ahal izango dira, besteak beste. Nahiz eta 90. hamarkadako taldeen eragina nabarmena izan euren lehen lanean, bigarren diskoan eragin hori diluituagoa dagoela ikus dezakegu, rock erritmo dantzagarriak bihurtuz disko berriaren bizkar hezur. -----Oharrak:- Gunearen edukiera 200 lagunera murriztu dugu.
- Segurtasun-distantziak bermatuko ditugu. Uneoro mantendu distantzia egokia.
- Maskarak erabiltzea guztiz derrigorrezkoa izango da, eta ikuskizuna dirauen bitartean ezingo dira kendu.
- Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da sarreran.
- Ikuskizunaren aurreko egunetan, begiratu danbolin. eus edo zestoa,eus, aldaketaren bat egongo balitz jakinaren gainean egoteko.
- Garaiz etorri. Segurtasun-protokoloa dela-eta jendea kokatzen joateko denbora gehiago behar da.
- Gunera sartu-irtenak pixkanaka eta ordenan egin.
- Ikuskizunak irauten duen denboran ez mugitu eserlekutik oso premiazkoa ez bada.
- Seinaleak eta langileen argibideak errespetatu. Ekitaldietara sartzeko ezinbestekoa da aurrez izena eta telefonoa ematea:
Zestoako Turismo Bulegoa. Ekainberri. Portale kalea.  
943 868 811

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak