"Simplicissimus"

"Simplicissimus"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Tartean Teatroa

Non

Coliseo Antzokia

Noiz

31/03/2020

Antzezlana Eibarko 43. Antzerki Jardunaldien egitarauaren barnean dago. --XVII. mendeko alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da SIMPLICISSIMUS, non Hogeitamar Urtetako Gerraren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko kabaret baten izena ere izan zen. Lan honen muinean gerrarteko hiru komiko alemaniarren (Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink) bizitza ikaragarri eta ederrak daude. Hiru komiko horien historia nazien terrore eta kontzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dugu naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez kontzentrazio esparruei buruzkoa, ezta juduen arazoari buruzkoa ere. Benetako gertaera historikoen erreferentziak baztertu gabe, espazioaren eta denboraren mugak gainditzen ditu SIMPLICISSIMUSek. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizoak balira bezala, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik. UMOREZKO KABARETA da SIMPLICISSIMUS, umorearen mugak aztertzen dituena. Omenaldi bat da beren lana askatasun osoz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu eta sufritzen duten komikoei.
KABARET MUSIKALA da SIMPLICISSIMUS, zuzenean antzeztu, kantatu eta jotzen duten musikari-aktoreekin.
XXI. MENDEKO KABARETA da SIMPLICISSIMUS, XX. mendeko Europako gerrarteko garaian erroak sartuta dituena. Fitxa- Dramaturgia: Patxo Telleria
- Zuzendaritza: Patxo Telleria, Jokin Oregi
- Aktoreak: Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Getari Etxegarai
- Musikaria: Adrián Garcia de los Ojos
- Jantziak eta eszenografia: Ikerne Giménez
- Jantzigintza: Nati Ortiz de Zarate
- Musika egilea: Adrián Garcia de los Ojos
- Argiztapena: David Rodríguez
- Diseinu grafikoa: Paradox
- Ekoizpena: Tartean Teatroa
- Koekoizpena: Barakaldo Antzokia
- Ekoizpen exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo, Myriam Garzia
- Banaketa: Myriam Garzia | (0034) 688 617 712 | tartean@tartean. com
- Ekoizpena: Pio Ortiz de Pinedo | (0034) 669 266 146 | tartean@tartean. com

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak