"Esteban Oroz Urretxuren pintura erakusketa""
Gertaeraren datuak
Antolatu du
urretxu.eus
Non
Juan de Lizarazu Erakusketa Aretoa
Noiz
07/06/2024-etik 23/06/2024-era
"Nire pintura hainbat hamarkadatan aire zabaleko pintura-lehiaketetan lortutako esperimentazio-lanaren emaitza da, iturri klasikoen azterketarena, beste pintore garaikide batzuen begiradarena eta aholkuarena, euskortasunaren eta iraunkortasunaren emaitza, bikaintasunaren beraren bilaketa pintura-estudioan bertan. Nire obra figuratiboa da, formala, konposizio mailan orekatua, burutazio eta artifizio abangoardistarik gabea, herrikoia, eta publikoak erraz ulertzeko modukoa”. Gainera, ekainaren 12an Estebanek koadro bat margotuko du jendaurrrean, aretoan bertan, 18:30 - 19:45 tartean eta ondoren zozkatu egingo du bertaratutakoen artean.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.