Hat Fitz and Cara

Hat Fitz and Cara

Gertaeraren datuak

Antolatu du

salabbk.es/

Non

BBK Aretoa

Noiz

19/04/2020

Musiketan. Hat Fitz & Cara bikote energetikoa Australiako ‘roots’ musikaren esparruko artista talentudunetako bik osatuta dago. Senar-emazte hauek 10 urte daramatzate mundu osoan zeharreko birak egiten, jaialdietan jotzen eta, Queenslandeko Sunshine Coasteko hego-ekialdeko barrualdean duten operazio-basean, diskoak grabatzen. Oraingoz, ez dirudi erritmoa motelduko dutenik. Beren jaialdi-zirkuituan Australia, Erresuma Batua, Ipar Amerika eta Europa daude, non iraganeko soinuen bi artista hauen nahasketa modernoak beti izaten duen harrera zoragarria, dela folk-agertokietan, dela musika amerikarra, bluesa edo akustikoa jorratzen dutenetan. Biek jotzen dituzte instrumentu ugari. Fitzen ahots zailduak eta bere gitarra blueszale biziak ezin hobeto egiten dute bat Cararen ahots hunkigarri eta bateria sendoarekin, eta, hala, ederki erakusten dute zergatik dauden orain beren ibilbideetako sormen-gaitasun handieneko unean.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak