"Es mi palabra contra la mía"

"Es mi palabra contra la mía"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Eibarko Udala

Non

Eibarko Hezkuntza Esparrua

Noiz

22/03/2020

Antzezlana Eibarko 43. Antzerki Jardunaldien egitarauaren barnean dago. --Luis Piedrahitak El Club de la Comedia lehiaketa irabazi zuen 1999an. Jakintza alor anitzeko gizona da: komikoa eta magoa; gidoilaria eta zinema zuzendaria; umorezko zazpi best-sellerren egilea, magiazko liburu batena eta baita haurrentzako liburu batena ere. Gainera, El Hormiguero 3. 0 programako gidoilaria izan da eta El Club de la Comedia eta Cruz y Raya taldearentzako lan egin du. Nada por aquí telebista programako gidoilari eta zuzendaria ere izan da, eta hainbat irratsaiotan parte hartzen du, besteak beste, Cadena Serren La ventana irratsaioan. Es mi palabra contra la mía bere azken ikuskizuna da. Egunerokotasuneko eta “gauza txikien” inguruko bere umoreaz, arin eta burutsu, aztertzen du zergatik inor ez dagoen pozik tokatu zaionarekin, sakoneko gai existentzialen bidez. Hala nola emakume nagusien bekain beltzen gaiaz, besteren komunei diegun beldurraren gaiaz edo benetako maitasunaren gaiaz. Azaleko gogoeta sakonak eta inprobisazioak, zorrotz eta arretaz entseatuak. Norberaren liskar dialektiko bat da, beste inoren kontrakoa ez dena, non denak ondorio berera iristen baitira: umoreak soilik egiten du bizitza jasangarria. FitxaEGILEA, ANTZEZLEA ETA ZUZENDARITZA: Luis PiedrahitaIraupena: 80 min

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak