Bilboko Aste Nagusia 2024: Bilbainadak

Bilboko Aste Nagusia 2024: Bilbainadak

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbao.eus

Non

Doña Casilda Parkearen Pergola

Noiz

17/08/2024-etik 24/08/2024-era

Bilboko 2024ko Aste Nagusiaren egitarauaren barruan. Bilbainadak Aste Nagusiko goizetako protagonistak izango dira berriz Casilda Iturrizar Parkean. Zortzi kontzertu izango dira guztira, Pergola herri-kantuz betetzeko abuztuaren 18tik (igandea) 25era (igandea). Oraingo honetan, lau talde igoko dira agertokira, Aste Nagusiko zortzi egunetan txandakatuz: Gau Pasa, Bilbao Mapamundi, Los 5 Bilbainos eta Los Chimberos (azken talde hori 85. urteurrena ospatzen ari da). Haien eskutik, eguerdiko 12:00etatik aurrera, guztiok ezagutzen ditugun kantuak entzungo ditugu egunero betiko lekuan, hau da, Casilda Iturrizar parkean. Eta ez dira hauek izango doinu bakarrak. Pasodobleak, habanerak, hainbat eskualdetako folklorea eta, jakina, euskal musika adituko ditugu zortzi kontzertuotan. Programazioa Gau Pasa taldeak irekiko du abuztuaren 18an, igandea.  Ondoren, Bilbao Mapamundi, hilaren 19an (astelehena); Los Chimberos, hilaren 20an (asteartea), eta Los 5 Bilbainos, hilaren 21ean (asteazkena).    Ostegunean, hilak 22, Gau Pasa-ren txanda izango da berriz ere, eta Los Chimberos-en bigarrena hilaren 23an izango da, ostirala, 85. urteurreneko kontzertu bereziarekin.   Bilbo Mapamundi-ren bigarren emanaldia (larunbata, hilak 24) eta Los 5 Bilbainos-ena (igandea, hilak 25) izango dira kontzertu-zikloaren azkenak. Aste Nagusiko bilbainada-kontzertuen testuinguruan, Udalak 2024ko XXXVI. Bilbainada Lehiaketako sariak banatuko ditu abuztuaren 23an, ostirala, 12:00etan, parkeko agertokian.   Juan Mari Aburto alkateak ekitaldi honetan parte hartuko du, udalbatzako beste kide batzuekin batera. - Abuztuaren 18an, igandea: Gau Pasa
- Abuztuaren 19an, astelehena: Bilbao Mapamundi
- Abuztuaren 20an, asteartea: Los Chimberos
- Abuztuaren 21ean, asteazkena:Los 5 Bilbainos
- Abuztuaren 22an, osteguna: Gau Pasa
- Abuztuaren 23an, ostirala: Los Chimberos (85. urteurrena)
- Abuztuaren 24an, larunbata:Bilbao Mapamundi
- Abuztuaren 25ean, igandea: Los 5 Bilbainos

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak