"The Tree (Fragments of poetics on fire)"

"The Tree (Fragments of poetics on fire)"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

baluarte.com

Non

Baluarte Auditorioa

Noiz

08/10/2024

Fragments of poetics on fire lanean oinarriturik, Carolyn Carlsonek sugarren ahalmen poetiko eta sinbolikoa eta naturaren elementuen konplexutasuna aukeratu zituen inspirazio-iturri gisa. Gao Xingjian artista bisualak, 2000. urteko Literatura Nobel Saridunak, tinta txinatarrean ondutako margolan abstraktuekin lagunduko du eszenografia Baluarten. The Tree Kaliforniako dantzari eta koreografoak bere konpainiarentzat sortu duen azken lana da, eta bere ikuspegi onirikoari eta pieza interpretatzen duten 8 dantzarien birtuosismoari esker, naturarekiko maitasunaren adierazpen indartsu eta bizia eskaintzen du, kolapsoaren ertzean, bere errautsen berpizkunde baten itxaropenarekin, fenix hegazti baten antzera. Lau hamarkadatan 100 piezatik gora sortu ditu, eta horietako asko mugarriak dira dantzaren historian. 2006an, Veneziako Biurtekoak haren lana goraipatu zuen koreografo bati emandako lehenengo Urrezko Lehoiarekin.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak