Eszenari dedikaturiko Bilboko Zirkuitua hastekotan da

Eszenari dedikaturiko Bilboko Zirkuitua hastekotan da
Bilboko Udalak hiriburuko eta inguruetako antzerki taldeen jarduera sustatzen duen Bilboko Zirkuitua programa jarriko du abian urtarrilaren 9an. Bilboko Zirkuituak bi helburu ditu: “batetik, herriko eszena bultzatzea eta, bestetik, antzerkia Bilboko auzoetara hurbiltzea. Udal-programa horrek Bilboko kultura-eskaintzaren deszentralizazioan eragiten du, eta ia barruti guztietara zabaldu da. Ekimena aitzindaria eta bakarra da bere generoan Euskadin, eta, hari esker, asko dira denboran zehar esparru profesionalera jauzi egin duten aktoreak eta konpainiak”.

Hortaz, urtarrilaren 9tik maiatzaren 15era, ostegunero, 19:00etan, hainbat ikusgarri ikusi ahalko dira doan Altamirako, Basurtuko, Begoñako, Errekaldeko, Otxarkoagako, San Frantziskoko eta Zorrotzako Udaltegietan eta Solokoetxeko Institutuan.

Toki horietan egingo diren emanaldiak honako konpainia hauek egingo dituzte: Nexo Teatro (El violín desafinado de Ingrés); Kai Errea (La Odisea); Companyia del Bac (Lisístrata eta Lear: entre la vida y la muerte); Showciety (El monólogo sin nombre); Skene (La casa de Bernarda Alba); Amets bete (No hay ladrón que bien no venga); Itxartu Antzerki Taldea (La ratonera); Compañia Teatro Kronos (El arte de la entrevista); Teatro comunitario aullidos de Otxa (Yo vieja); Laura Penagos, Putaren bakarrizketa soroetxean; eta Banarte Antzerki Taldea, Cuenta atrás.

Ikusten denez, euskarazko lan bat baino ez dago, eta hori apirilaren 10ean ikusi ahalko da Zorrotzako Udaltegian. Edizio honetako obra batzuk data batean baino gehiagotan ikusi ahal izango dira.

Datak eta abar, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak