KATAPULTA TOUR: BESTE URTAROAK + VOODOO CHARMS

KATAPULTA TOUR: BESTE URTAROAK + VOODOO CHARMS

Gertaeraren datuak

Non

Sarobe Arte Eszenikoen Gunea

Noiz

12/12/2020

BESTE URTAROAKFOLKIker Lauroba, Leire Letu, Olaia Inziarte, Urbil Artola, Maria Soriazu eta Andoni Etxebeste dira BESTE URTAROAK taldea osatzen dutenak. Ikerren orain arteko diskoetako abestiak hartu eta folk esparrura eraman dituzte, horretarako instrumentu ezberdinak erabiliz: gitarra, piano, lap-steel, ukelele, banjo, cavaquinho…
Beraien asmoa beste herrialdeetako instrumentoak gure kulturan txertatzea da. Une berean urtaro ezberdinak dira munduko hainbat lekuetan, eta nolabait denak elkartu nahi dituzte beraien musikan. VOODOO CHARMSVOODOO & ROLL2020. urtea aukeratu du Voodoo Charms taldeak musika merkatuan sartzeko eta bizi dugun egoera zaila kontuan hartuta ere, zorioneko taldea dela esan daiteke. Izan ere, aurkezpen ofiziala egin eta berehala, Voodoo Charms izan zen Katapulta Tour Gipuzkoa 2020rako aukeratutako taldeetako bat. Hiru hilabete geroago Voodoo Charms-ek izen bereko bere lehen CDa burutu du. Diskoak hamar abesti ditu, horietatik bost originalak direlarik, eta taldearen asmo adierazpen garbia erakusten du, bere eklektizismoak ez baitu uzten lana estilo bakan baten mugan sailkatzen. Voodoo Charms taldea estilo ezberdinetatik datozen musikariek osatzen dute, arlo anitz baina aldi berean lotura handia dutenak, hala nola blues, rock, jazz eta rockabilly estiloak. Beraiek nahasketa honen emaitzari Voodoo & Roll esaten diote. Eszenaratze bikain batekin, Voodoo Charms-ek bere emanaldiak benetako festa bihurtzen ditu, aurrean duen publikoa Rhythm and Blues-aren urrezko garaira eramatea lortuz, gaur egungo swing eta rock and roll zertzeladaz apainduta ere. Taldea Donostia eta Hondarribitik datozten hurrengo musikariek osatzen dute: Karmen Savage (ahotsa), Jorge Carrere (gitarra eta ahotsa), Alex Haro (saxo tenorra), Rafa Ardanuy (kontrabaxua) eta Carlos Malles (bateria).

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak