Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga Aranjuezeko espetxean dira

Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga Aranjuezeko espetxean dira
Otsailaren 4an atera zituzten Valentziako Picassenteko espetxetik. Astebetez espetxe ezberdinetan izan dituzte Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga. "Astebete 350 kilometro egiteko!", salatu du Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak. Eta tarte horretan gainera, Patxiren berririk ez dute izan. Biak orain, Madrilgo Aranjuezeko espetxean dira, baina modulu ezberdinetan.