Tailerrean gorputz adierazpena, emozioen kudeaketa, interpretazioa, jendaurreko komunikazioa, ahotsaren proiekzioa eta kokapena, presentzia eszenikoa eta talde lana landuko dira. Talde honek osatu egiten du sailak 2018tik martxan duen 11-17 urtekoen tailerra, urtero ekainean antzezpen batekin amaitzen dena. Bi tailerrak urrian hasiko dira eta gehienbat Talaia-Biteriko Gimnasioan gauzatuko dira, baina aurten, berrikuntza gisa, zenbait saio Kultur Etxeko agertokian izango dira, antzezpena prestatu eta oholtzan entseatu ahal izateko. Tailer bakoitzean 12 plaza eskainiko dira, bi kasuetan zuzendaria Mikel Sarriegi izango da, eta urteko 160 euro ordaindu beharko dute parte-hartzaileek. Izen-emate epea irailaren 17tik ikastaroa hasi bitartekoa izango da, eta udal webgunearen bidez egingo da (www. hondarribia. eus). Herrian erroldatuak direnek izango dute lehentasuna. Gehiago baldin badira eskaerak plazak baino, zozketa egingo da. Plazetan parekotasuna errespetatuko da. 11 - 17 urtekoen taldea- Asteazkenetan, 17:30 - 19:30
- Lehenengo klase eguna: 2024ko URRIAREN 2a18 - 30 urtekoen taldea- Astearteetan, 18:00 - 20:00
- Lehenengo klase eguna: 2024ko URRIAREN 1a
"Antzerki tailerra"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
hondarribia.eus
Noiz
01/10/2024-etik 30/06/2025-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.