Getxophoto 2024: "What the fucking fuck?", Jean-Marie Donaten erakusketa

Getxophoto 2024: "What the fucking fuck?", Jean-Marie Donaten erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

getxophoto.com

Non

AZOKA ? MERCADO (TORRENE 4)

Noiz

06/06/2024-etik 30/06/2024-era

2024ko Getxophoto jaialdiaren barruan. Lan honek Jean-Marie Donatek hautatutako 1. 800 argazki baino gehiago biltzen ditu, 2016az geroztik sarean egindako ibilaldietatik abiatuta. Sare sozialetan eta webguneetan, WTF! esamoldeak (What the Fuck!, Baina, zer arraio! bezala itzuli daitekeena) Interneten pilatzen diren eta eduki harrigarriekiko sorgorrak diren erabiltzaileek kontsumitzen dituzten horrelako irudiek zer nolako harridura eragiten duten adierazteko balio du. Egilearen hitzetan, proiektua milioika pertsonak ikusi, kontsumitu eta partekatzen dituzten baina egun gutxira desagertzen diren “aparteko” edukiak sortzeko obsesioaren kritika da. Jean-Marie Donatek jatorriz iragankorrak diren irudi horiek desafio-keinu gisa gordetzen ditu, “webguneak inora egiten ez duen lasterketa” baten aurrean. Paperera eramatean, edizio bakarreko eta zenbakitutako bost liburuko sekuentzian –What the Fuck!, What the Mega Fuck!, What the Super Mega Fuck!, What the Giga Super Mega Fuck! eta What the Final Fuck!–, Interneten immaterialtasunetik atera eta gaur egungo gizateriaren erretratu iraunkor bihurtzen saiatzen da. 1962an Parisen jaioa, Jean-Marie Donat artista ikonografikoa eta editorea da. Pariseko inprimatzaile baten semea, Jean-Marie Donatek diseinu grafikoa ikasi zuen Lycée Corvisart-en Arte Grafikoen sailean. 30 urte daramatza argazki-corpus zabal bat eraikitzen ideia baten inguruan: XX. mendeko irakurketa paregabea eskaintzea. Bere bildumak argazkilaritzaren historiako ia mende bat hartzen du (1880-1989), bertan mundu osoko 40. 000 argazki, ektakromo eta negatibo baino gehiago biltzen dituenak. Bildumen zati ezanguratsu bat argazki bernakular eta anonimoek osatzen dute, transmititzen duten kultur eta gizarte testigantzagatik aukeratuak. Bere bilduma zabala hainbat museotan erakutsi du, hala nola, Rencontres d’Arles (2015), Hamburg Triennale (2018), Lianzhou Museum of Photography (Txina, 2019) edo Image Bebey (2020).

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak