Lekeitioko Musikaia musika eskola: Aste Musikala (online)

Lekeitioko Musikaia musika eskola: Aste Musikala  (online)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

lea-artibaietamutriku.hitza.eus

Noiz

15/06/2020-etik 19/06/2020-era

Ospakizunik barik ez du geratu nahi izan Lekeitioko Musikaia musika eskolak, eta urtero modura, Aste Musikala ospatuko dute. Covid19-ak eragindako egoeraren ondorioz, etxetik egindako proiektu txikiak plazaratuko dituzte egun bakoitzean sare sozialen bidez: Facebook, Instagram eta Youtubeko kanalean. Ekainaren 15ean hasi eta 19ra arte luzatuko den VII. Aste Musikalak egun bakoitzean protagonista ezberdinak izango ditu: gaur, gitarrak eta zehar txirulak; bihar, klarineteak eta txistuak; etzi, rock taldea eta jazzkonbo; eguenean, perkusioa eta kamara taldea eta barikuan, irakasleen emanaldia eskainiko dute. “VII. Aste Musikala! Berezia eta ahaztezina izatea ere lortuko dugu”, esan dute

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak