Lehiaketaren egunean bertan, 2024ko maiatzaren 1ean, eman ahal izango da izena, 09:00etatik 10:00etara, Estibalizko Andra Mariaren Santutegiko harrera zentroan, eta bertara eraman beharko dira euskarriak, zigilua jartzeko. Euskarriak zurrunak eta bete gabeak izan behar dira. Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango du. Estiloa eta teknika libreak izango dira; gaiak, berriz, Santutegiko inguruarekin edo monumentu multzoarekin izan beharko du zerikusia. Lanak maiatzaren 1eko 14:00etan aurkeztu beharko dira,
izenpetu gabe, Santutegiko Harrera Zentroan. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak lehiaketaren egunean egongo dira ikusgai, 14:00etatik 17:00etara, Estibalizko Andra Mariaren gunean, antolatzaileen ustez egokiena den lekuan. Sariak banatzeko ekitaldia lehiaketaren egun berean egingo da 18:30ean, Estibalizko Andra Mariaren Santutegiko Harrera Zentroan. Sari hauek ezarri dira:- Lehenengo saria…. ………………1000 euro
- Bigarren saria. . . . . . . . . . . . . . . . . …………. . 500 euro
- Hirugarren saria. . . . . . . . . . ……………. 350 euro
- Laugarren saria, haur modalitatekoa, 16 urte baino gutxiagokoentzat da: 150 euro. Sariek dagokien atxikipena izango dute. Saritutako lanak Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren esku geratuko dira, eta egileek haien gaineko jabetza eskubidea galduko dute.
2024ko Arabako jaietako Aire zabaleko pintura azkarraren lehiaketa 2024
Gertaeraren datuak
Antolatu du
kulturaraba.eus
Non
Arabako Erromanikoaren Interpretazio Zentroa (Estibalizeko Santutegia)
Noiz
01/05/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.