"Gorria"

"Gorria"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Bilboko Udala

Non

Otxarkoagako Udaltegia

Noiz

17/12/2020

Kultur Gabonak 2020ren barruan. Gorria ikuskizuna Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren eta Miren Amuriza bertsolariaren arteko elkarrizketa artistikoa da. Bi adierazmoldeek dute xede berdina: artisten arteko topagune izatea. Ikuskizunaren bitartez, artista bakoitza dantzan eta solasean ibiliko da bere hizkuntzan, kode partekatuak eraikitzen, kopla oinarri hartuta. Kolore gorria da artistek gatazka indibidual eta kolektiboei buruz hitz egiteko darabilten hari gidaria (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desioa. . . ). Gitarra eta perkusioa izango dituzte ondoan, baita antzezpen puru bezain zaindua ere. Ikuskizunaren iraupena ordu eta laurdenekoa da. Sarrerak erreserbatzeaBarrutietako udaltegietan ekitaldietarako sarrerak erreserbatzeko, bi telefono-zenbaki jarri dira: 688603737, 1etik 4ra bitarteko barrutietarako, eta 671559937, 5etik 8ra bitarteko barrutietarako. Sarrerak emanaldiaren eguneko 10:00etatik aurrera erreserbatu ahal izango dira, hasi baino ordubete lehenagora arte. Jarduera hau 3. barrutian egingo da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak