"Biba! Gertutik Konfinamenduko bakarrizketak"

"Biba! Gertutik Konfinamenduko bakarrizketak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Nafarroako Gobernua

Non

Iortia Kulturgunea

Noiz

05/12/2020

948 Kultura programaren barruan

Xabi Bandinik Biba! kuskizunaren eraldaketa dakar, bi musikarien (Alberto eta Xabi) bizipenak egokitutako antzerki-espaziora ekarriz. Keinu argia egiten diote antzerki-generoari, konfinamendu-aldia gogorarazten duen eszenografiarekin, kontrabaxu batekin, sintetizadore batekin eta gitarrarekin, Xabiren ahotsari protagonismoa emanez.

60 minutu musikarien etxeko aretoan sartzeko (gainera, pisukide dira errealitatean). Bertan, abesti gogorarazleen bidez bizitako akonpainamendu, zalantza, barre, beldur eta itxaropenak gogoratzen dira. Musikarien argi eta itzal proiektatuek garrantzia hartzen dute eszenografian, hain zuzen ere, ikuslea musikarien hizkuntza bikoitza ulertzera eraman nahi duelako: “bakarrik egon nahi dut” esaten dutenean, benetan “zure konpainia nahi dut” da. Horren guztiaren ondorioz, ikusleek gertutik ikusi eta gozatu ahal izango dute, besaulkitik, bi musikarien etxean baleude bezala, xehetasunik galdu gabe. FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaritza artistikoa: Xabi Bandini
Ekoizpena: Lur Larraza
Argi eta eszenografiako teknikaria: Adrián Belzunegui
Soinu teknikaria: Julen Caminos
Argazkia: Lur Larraza
Kontrabaxua eta sintetizadoreak: Alberto Isaba
Gitarra akustikoa, moldaketak eta ahotsa: Xabi Bandini
Soinu baliabideen grabazioa: Y las ardillas mágicas
Musika baliabideen konposizioa: Xabi Bandini

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak