"Gordaliua 1987-1988 Depósito", Juan Luis Morazaren erakusketa

"Gordaliua 1987-1988 Depósito", Juan Luis Morazaren erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

artium.eus

Non

Artium

Noiz

11/01/2020-etik 30/08/2020-era

1998. urtearen amaieran adostu zuen Juan Luis Morazak Arabako Foru Aldundiko arduradunekin bere eskultura-multzo bat erakundearen funtsen parte izatea gordailu gisa, beste bost pieza dohaintzan ematearekin batera. Gordaliua 1987-1988 Depósito erakusketak, 1987tik 1988ra bitarteko data duten obrekin, bi lan familia biltzen ditu bere ibilbidean: Moldes para la oscuridad eta Negaciones. Pentsa litekeenaren aurrean, hondeaketa estratigrafiko horrek ez dakar haren konplexutasuna murriztea, ezta haren pentsamendua eskematizatzea ere, baizik eta oso alderantziz, eskuragarria egiten du eta prozesuaren aberastasuna eta intentsitateak argi eta garbi ikustea ahalbidetzen du haren batasunean, eta baita oinarri dituen eragiketa-sistema konplexuak ere (egiturazkoak, literalak, sinbolikoak).
Artelan gehienak ez dira inoiz erakutsi, eta horiekin batera lotutako material ugari dago —marrazkiak, diagramak, testuak eta bestelako objektuak, egileak berak aukeratuak—, artearen pentsalari eta teoriko gisa duen profila azpimarratzen duena, bere prozesu kognitiboa azaltzeko konpromisoa hartzen ohitua baitago. Komisarioak: Beatriz Herráez, Enrique Martínez GoikoetxeaInaugurazioa: urtarrilaren 10ean, ostirala, 20:00etan

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak